Hamaiketakoa

Ostalaritza, margolanak eta kontsumo arduratsua

Imanol Garcia Landa 2018ko azaroaren 22a

Gaurko Alegialdeko Hamaiketakoa saioan, Baliarrainen, Alegian eta Orendainen izango gara. Batetik, Baliarraingo Zartagi taberna jatetxearen arduradun berriak ezagutuko ditugu, Itziar eta Amaia Urtasun. Bestetik, Puy Garmendia billabonatarrak Alegian jarri duen erakusketaren berri emango digu, eta azkenik Orendainen martxan dagoen kontsumo arduratsuari buruzko proiektuaren berri izango dugu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!