Info7 irratiak abenduaren 15ean etengo du bere jarduna, eta urtarrilean euskara hutsezko irrati bat jarriko dute martxan. Eider Olazar Info7 irratiko kazetaria eta Info7ko sortzaile den Aztibegia elkarteko lehendakaria Ataria irratian izan da. Info7 irratiaren 13 urteak nolakoak izan diren kontatu du, eta proiektu berriaren nondik norakoak azaldu ditu.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?