Pasahitza (zaharra)

Atariak 5 urte!

Ataria 2018ko urriaren 8a

Tolosaldeko Atariaren bosgarren urteurrenaren harira, irratsaio berezia egin dugu Tolosako Triangulotik. Bertan gure saio desberdinetako kideek hartu dute parte. Gure kolaboratzaile Iker Ibarluzea, Agurtzane Belauntzaran eta Jon Ander Galarraga izan ditugu, gure musika saioetako gidari Oskar Tena eta Adrianna Gaultier, '(H)ari naizela' bertso saioko gidaria Imanol Artola 'Felix' eta Unai Mendizabal eta Iñigo Gorostarzu bertsolariak edota Ander Malbadi eta Eneritz Aulestia Hauspo artean trikiti saioko gidariak. Zuzeneko musika eskaintzen, berriz, Maitane Iruin eta Nadine Hussein eta Loatzo Musika eskolako kideak izan ditugu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!