Atariak 5 urte

'Ataria'-k bost urte kolaboratzaileekin batera ospatu ditu

Ataria 2018ko urriaren 8a

'Tolosaldeko Ataria'-k bost urte bete zituen larunbatean eta irratia kalera atera zuen beste behin; bost orduz luzatu zen emankizuna eta herritarrak izan ziren protagonista.

Herritarrek hartu zituzten ATARIA IRRATIA-ren mikrofonoak larunbatean. Irakurle, entzule eta oro har, herritarrak baitira TOLOSALDEKO ATARIA-ko protagonistak urte osoan. Herritarrak dira albiste eta istorioen protagonistak, herritarrak dira eskualdeko komunikazio proiektua sostengatzen dutenak, herritarrak dira dira ATARIA-ren unibertsoa osatzen dutenak, azken finean.

BOST ORDUZ

TOLOSALDEKO ATARIA-k bost urte bete zituen larunbatean eta kalera atera zen bost orduko irratsaioa egiteko. Iñigo Terradillos eta Eneritz Maizek izan zuten saioa gidatzeko ardura eta bertatik pasa ziren ikasturtean ATARIA IRRATIA gorpuztuko dutenak ere; Hauspo artean trikiti saioko Ander Malbadi eta Eneritz Aulestia, Kokondo musika saioko Oskar Tena eta Playbacktarteko Adriana Gaultier DJa, esaterako. Tartea izan zuten ere Mingaina txulora sexuari buruzko saiokoek, Erakutsiz ikasikoek, edo Hamaiketakoakoek.

Ez ziren horiek bakarrak izan, hala ere, gehiago ere izan ziren larunbat goizean ATARIA-ren bosgarren urteurrena ospatzera Tolosako Gaztelako Arkura gerturatu zirenak.

Bost urte bete ditu beraz, eskualdeko komunikazio taldeak, eta bere ibilbidea hasi besterik ez da egin, aurrerantzean ere jarraituko baitu egunerokotasunak ematen duena herritarrei helarazten.

Erlazionatuak

Atariak 5 urte!

Ataria 2018 urr 08 Tolosaldea

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!