Pasahitza (zaharra)

Bidaia desberdinak, Bartzelonatik eta esnearen ezaugarriak

Ataria 2018ko irailaren 18a

Gaurko saioan bidaiatzeko modu desberdinei begiratu diegu. BAtetik, Idoia Aiestaran tolosarra eta Leire Olano asteasuarrarekin hitz egin dugu. Alpeetan daude une honetan, eta lan egitearen truke lotokia nola jasotzen duten kontatu digute. Bestetik, Amaia Segurola tolosarra Senegalen izan da uda honetan. Tolosan bizi den Baba Lo senegaldarrak lagunduta nola egin duen bidaia kontatu digu. Azkenik Julen Telleria tolosarrak Indonesian eginiko eztei bidaia, lurrikara tarteko, nola izan zen azaldu digu. Horretaz gain, Joseba Landa Bartzelonan bizi den ibartarrarekin ere hitz egin dugu, eta Aitziber Alzaga famili medikuak esnearen inguruan hitz egin digu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!