Bi sari nagusi eta beste bi zozketa egongo dira:
- Epaimahaiaren saria, Opari Bonu Orlegia, bi pertsonarentzako bi gaueko egonaldia: logela eta gosariarekin, edo apartamentuan NEKATUR Nekazalturismo Elkartearen eskutik.
- ataria.eus-eko erabiltzaileen saria, lau pertsonarentzako otordu bat Tolosako Euskal Herria plazan kokatuta dagoen Bide-Bide jatetxean.
- Horrez gain, parte-hartzen duten Atarikideen artean, Mahala baserriko produktuez osaturiko bi lote zozkatuko dira.
Argazki irabazleak eta hauen egileak urriaren 5ean jakinaraziko ditugu Ataria astekarian, Ataria Irratian eta ataria.eus webgunean.
Argazkiak ATARIA-ko artxiboan gordeko dira eta antolatzaileak beretzat gordeko du jasotako lanak publikatzeko eskubidea. Lehiaketa honetako parte-hartzaileak, bidalitako lanen jabe den neurrian, lanak erabiltzen eta jendeaurrean erreproduzitzen uzten dio ATARIA-ri, euskarri inprimatuan edo interneten, betiere, egilearen izena adieraziz
Animatu eta parte hartu!