Udan argazkiak ateratzea gustuko duzu? Argazki kamerarekin batera eta bestera ibiltzen diren horietakoa zara?
TOLOSALDEKO ATARIA-k udako irudiak bildu eta onenei saria banatuko die aurten ere!
Argazkiak eskuineko formularioaren bidez bidali beharko dira eta irailaren 16a izango da bidalketak egiteko azken eguna. Lehiaketan parte hartzeko oinarriak eta bestelako informazio guztia hemen aurkituko duzu.
Gogoratu, Atarikidea baldin bazara izenaren ondoan zure harpide zenbakia idatzi beharko duzula.
Animatu eta parte hartu!