2017ko udarako argazki lehiaketa

Bozketa martxan da!

Tolosaldeko Ataria 2017ko ira. 19a, 18:09

Udako argazki lehiaketan parte hartzeko epea amaitu da eta bozkatzeko garaia iritsi da! Ataria.eus webgunearen bidez bozkatu daiteke urriaren 3ra bitarte.

Bi sari nagusi eta beste bi zozketa egongo dira:

  • Epaimahaiaren saria, Opari Bonu Orlegia, bi pertsonarentzako bi gaueko egonaldia: logela eta gosariarekin, edo apartamentuan NEKATUR Nekazalturismo Elkartearen eskutik.
  • ataria.eus-eko erabiltzaileen saria, lau pertsonarentzako otordu bat Berrobiko Iriarte jatetxean.
  • Horrez gain, parte-hartzen duten Atarikideen artean, Tolosako Ikatza tabernak eskainiko dituen bi afari zozkatuko dira.

Argazki irabazleak eta hauen egileak urriaren 6an jakinaraziko ditugu Ataria astekarian, Ataria Irratian eta ataria.eus webgunean.

Argazkiak ATARIA-ko artxiboan gordeko dira eta antolatzaileak beretzat gordeko du jasotako lanak publikatzeko eskubidea. Lehiaketa honetako parte-hartzaileak, bidalitako lanen jabe den neurrian, lanak erabiltzen eta jendeaurrean erreproduzitzen uzten dio ATARIA-ri, euskarri inprimatuan edo interneten, betiere, egilearen izena adieraziz

Animatu eta parte hartu!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!