Gaur, ostirala, elkarretaratzea izango da Villabonako Errebote plazan, 20:00etan. Ez dago gure hitza epaituko duenik lelopean, deitu du elkartzera Lurgatz Talde Feministak.
Tolosan, bestalde, atzoko kazeroladari segida emanez, bihar, larunbata, kontzentrazioa izango da 12:00etan, Plaza Zaharrean, Zuen justizia, gure heriotza lelopean.