Kazoletan lehertu dute amorrua, Tolosan

Itzea Urkizu Arsuaga 2018ko ekainaren 21a

La Manada kasuko bost zigortuak baldintzapean aske utziko dituztela-eta, Tolosaldeko Asanblada Feministak bat egin du Euskal Herrian eta Espainian sortu den salaketa uholdearekin; ehunka pertsona batu dira Trianguloa plazako kazeroladara. 

Sanferminak hasteko bi asteren faltan, Nafarroako Auzitegiaren erabakiak zartako galanta eman die, gaur, lerroburuei: 2016ko sanferminetan emakume bat taldean bortxatzeagatik zigortutako bost gizonezkoak aske geratuko dira, baldintzapean, defentsak eskatu bezala. 

Apirilaren 26a zen, La Manada auziaren epaiak hautsak harrotu zituenean, eta gauza bera gertatu da, gaur, baldintzapeko askatasunaren berriarekin. Euskal Herriko hiriburuetan auzitegiaren erabakia zabaldu ahala deitu dituzte hitzorduak, eta Tolosaldeko Asanblada Feministak bat egin du haserre kolektiboarekin: kazolatan zartakoz lehertu dute haserrea. 

Ia errutina bilakatzen ari izanagatik, Tolosako Trianguloa plazako deialdira batu dira ehunka herritar, Nafarroako Auzitegiaren epaia ozen gaitzestera. 

Erlazionatuak

Kazerolada, gaur, 'La Manada'-ren epaia salatzeko

Berria / Garikoitz Goikoetxea 2018 eka 21 Tolosa

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!