Ibarra, Irura eta Villabonako alkategaiak aurkeztu ditu EAJk

Ataria 2018ko ekainaren 16a

2015eko udal hauteskundeetan bezala, Itziar Jauregi izango da hautagai jeltzalea Ibarran eta Ana Leunda (egungo alkatea), berriz, Iruran. 2016ko ekainetik Villabonan alkate den Maite Izagirre izango da hurrengo urteko udal hauteskundeetan EAJren alkategaia bertan.

Aste honetan iragarri den bezala, egungo alkate Olatz Peonek errepikatuko du alkategai bezala Tolosan.

EAJk Gipuzkoako udal eta foru hauteskundeetarako hautagaiak aurkezteko ekitaldia egin du gaur goizean Donostiako Kursaalen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!