Zizurkilen urteak daramatza Hernrandorena kultur elkarteak garai bateko toponimia berreskuratzen. Udalarekin batera gauzatu du lana, eta behin bailarak izendatzeko irizpideak zehaztu ondoren, baserri eta toki izen guztiak finkatu dituzte. Orain, herriko mapa eta seinaleetan agertuko dira izen horiek. Aurkezpen ekitaldia egin dute Zizurkilen eta bertan izan da Hamaiketakoa. Hori eta beste gauza asko izan ditugu hizpide aste honetako saioan.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?