Pasahitza (zaharra)

Thailandia, literatura, ingurumena eta artea

Ataria 2018ko maiatzaren 30a

Ataria irratiko goizeko magazina. Gaurkoan, Iker Ibarluzearen eguraldi iragarpena, Joseba Jimenez azken 31 urteetan Thailandiako Koh Tao irlan bizi den alegiarrarekin hitz egin dugu, Yurre Ugarte Galtzaundi irakurle taldeko dinamizatzailearekin izan gara gaur daukaten hitzorduaren harira, Eskola Agenda 21 ekimenaz aritu gara Ander Zabala proiektuko eskualdeko koordinatzailearekin eta Oskar Tenarekin artearen munduan murgildu gara.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!