Pasahitza (zaharra)

"Oso pozik" Bueltaka ekimenak emandakoarekin

Ataria 2018ko maiatzaren 21a

Eli Eizagirre Tolosaldea Sahararekin elkarteko kideak azaldu duenez, "oso gustura" daude Bueltaka egitasmoak izandako harrerarekin. Denera 20 taldek hartu zuten parte maratoiak eginez, eta horrekin batera norbanako ugarik egin zuen bat ekimenarekin, 2.654 buelta egiteraino. Lortutako diruari esker, udan haur sahararrak hartuko dituen Tolosako aterpetxean hiru haurrentzako gastua ordaindu ahalko dute.

Denera Tolosaldeko 19 harrera familia izango dira aurten Oporrak Bakean ekimenaren barruan bi hilabetez udan haur sahararrak gurean. Tolosan izango den aterpetxean, berriz, beste 12 haur izango dira. Ekainaren 25ean iritsiko dira Tolosaldera gaztetxoak. "Inoiz baino kopuru handiagoa izango dugu Tolosaldean, eta lehen aldia da hainbeste harrera familia dituguna", azaldu du Eli Eizagirrek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!