Eguraldi ezegonkorra izango dugu gaur. Egunaren lehen zatian hodei asko pilatuko dira, eta ezin da zaparradak izatea baztertu. Arratsaldean atertu eta ostarteak zabalduko dira. Bihar, goiz partean hodei asko eta zirimiri pixka bat egin dezake. Eguerdirako atertu eta arratsaldean ostarteak zabalduko dira. Tenperaturak 20 graduren bueltan ibiliko dira. Igandean, hodei gehiago eguerditik aurrera eta tenperaturak zertxobait gora egingo du. Joerari dagokionez, astelehenean eguraldi ezegonkorra, tenperatura epelekin eta ekaitzekin. Orokorrean tenperatura 20 gradutik gora geratuko zaigu, baina, ekaitzetarako joera nabarmenduko da.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?