Egun osoan tenperatura goxoak izango ditugu, haizea aldakor ibiliko da, une batzuetan hego puntua hartuz, eta horrekin eguneko erdiko orduetan bero egingo du 26 graduraino igoz. Arratsaldean bero hodeiak garatuko dira, eta ekaitza ere sartu daiteke. Bihar, egunaren lehen zatian, hodei gehiexeago ikusiko ditugu, eta eguerditik aurrera haizeak ipar mendebaldera egin eta zerua estaltzen hasiko da, zirimiria egiteko aukera izango delarik, eta tenperatura ere hiru gradu inguru egingo du behera. Etzi, kaxkarraldiak jarraipena izango du, tenperaturak behera egingo du, 15-17 graduko maximekin eta zerua estalita egongo da.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?