Urretabizkaia edo Erasun: eskualdeko finalista erabakiko da asteburuan

Asier Imaz 2018ko maiatzaren 3a

Promozio Txapelketako finalerako postua lortzeko lehiatuko dira Erasun eta Urretabizkaia II.a; finala maiatzaren 19an izango da.

Jokin Altunaren partidaren itzalean geratu zen arren, Atano III.a pilotalekuan Jon Erasunek handia egin zuen asteartean. Ugalderen aurka 22-21 irabazita, zizurkildarra finalerdietarako sailkatu zen. Tolosaldeko beste pilotari baten aurka jokatuko du Promozio Txapelketako partida hori, igandean, 17:00etatik aurrera, Ikaztegietan. Irabazlea finalean izango da, eta ondorioz, Tolosaldeak ordezkari bat izango luke txapelaren azken lehian: Erasun edo Urretabizkaia.

Beste finalerdia Gorkak eta Bakaikoak jokatuko dute. Hau ere igandean izango da, baina Orduñan (Bizkaia).

Promozio Txapelketako finala maiatzaren 19an jokatuko da, Iruñeko Labrit pilotalekuan. Hirugarren eta laugarren posturako partida, aldiz, maiatzaren 11n izango da.

ELKARRIZKETA: BEÑAT URRETABIZKAIA

«Jon Erasun atzean ahalik eta denbora gehien edukitzen saiatuko naiz»

ELKARRIZKETA: JON ERASUN

«Hasieran tantoa gogortzen eta botera jokatzen saiatuko naiz, gero ikusiko da»

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!