Pasahitza (zaharra)

Solasaldia, larre irekiera eta famili turismoa

Ataria 2018ko apirilaren 26a

Ataria irratiko goizeko magazina. Gaurkoan, Iker Ibarluzearen eguraldi iragarpena, osteguneroko solasaldian helduen txanda izan da, eta alkoholaren lege berriaz eta pentsioez aritu gara, Olatz Ilarregi Tolosaldea Garatzeneko turismo arduraduna izan dugu famili turismoaz hitz egiten, maiatzaren 1ean Larraitzen egingo den larre irekieraz aritu gara antolakuntzan aritzen den Joxe Antonio Irastorzarekin eta Olatz Godoy izan dugu kale kantoitik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!