Ataria irratiko goizeko magazina. Agurkoan, Iker Ibarluzearen eguraldi iragarpena, ostiralean eta larunbatean izango den Lanbide Azokaz aritu gara, Aiztondoko XI. Gutun Lehiaketaz hitz egin dugu, Iker Lauroba eta Iñigo Asensio izan ditugu ostiralean Alegian emango duen kontzertuaz, Garbiñe Mendizabal Tolosaldea Garatzeneko udal saileko teknikariak Tolosaldeko energia planaz hitz egin digu, eta Oskar Tena izan dugu artearen txokoan, museoez edota slow art-ari buruz.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?