Intxaurrandieta eta Errazkini elkartasuna Tolosaldetik

Ataria 2018ko apirilaren 13a

Ibarrako elkarretaratzea.

Ainhoa Intxaurrandieta eta Iñaki Errazkin GHK Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko buruzagi ohiak epaitzen ari dira Madrilen, Zubietako errauste plantako lanak geldiarazteagatik. Epaiketa dela eta, eta bi auzipetuei elkartasuna adierazteko, elkarretaratzea egin zuten atzo, Ibarran. Larraulen, berriz, kazerolada egin zuten.

Espainiako Kontuen Auzitegian deklaratu zuten, atzo, GHK-ko egungo buruek jarritako salaketa dela eta. Bizi guztiko zigor ekonomikoa jar diezaiekete.

Larraulen ere atzo kazerolada egin zuten Intxaurrandieta eta Errazkinen aurkako epaiketa salatzeko. Atzo, gainera, osoko bilkura egin zuten Larraulen eta bertan parte hartu zuen PSE-EEko zinegotzi Felix Asensiok.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!