Ataria irratiko goizeko magazina. Gaurkoan, Iker Ibarluzearen eguraldi iragarpena, Arrazakeriaren Aurkako Eguna izaki Anoetan islamofobiaz hitzaldia emango du Tarana Karim giza eskubideen ekintzailkeak, eta gurean izan dugu, Karlos Linazasororekin duela 40 urte Tolosan gertatutako trens istripua oinarri duen bere eleberri berriaz izandako solasaldia gogoratu dugu, Bartzelonan bizi den Joseba Landa ibartarrak bertako hainbat kontu ekarri dizkigu, Yurre Ugarte Galtzaundiren irakurle taldeko dinamizatzailearekin gaurko duten hitzordua gogoratu dugu, Unai Andueza Tolosaldea Garatzeneko enpresa saileko arduraduna izan dugu diru laguntzen inguruan hitz egiten, artearen txokoa zabaldu dugu Oskar Tenarekin eta iritzien tartean, Saioa Etxegia izan dugu kale kantoitik.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?