Sahararen alde Tolosaldean bildutako materiala, errefuxiatuen kanpalekuetara bidean

Iñigo Terradillos 2018ko martxoaren 20a

Askotariko materialaz beteriko kamioia bete eta Aljerian kokaturiko desertu gogorrean bizi diren saharar errefuxiatuei helarazteko bidean jarri dute gaur. Gregorio Eizagirre Tolosaldeko elkarteko kideak eman dizkigu ekimenaren inguruko xehetasunak.

Tolosaldea Sahararekin elkarteak eta Urola Garaiko Hare Haizeak elkarlanean bete dute kamioia. Legazpiarrak arduratu dira nekazaritza eta mekanika tresnak biltzeaz. Eskualdean, berriz, janaria, konpresak, pixoihalak, arropa, osasun tresneria eta jostailuak bildu dituzte, bereziki. Horrez gain, eskolako materialaz osatutako hiru palet bete dituzte; beste lau ordenagailu eta inprimagailuekin; eta beste bat kirol ekipamenduarekin.

Era berean, udan bi hilabetez haur sahararrak hartzeko Oporrak Bakean egitasmoaz ere hitz egin digu Eizagirrek. Hilabete bukaerara arte dago bertan parte hartzeko aukera.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!