Pasahitza (zaharra)

"100 enpresa baino gehiagok osatzen duten armagintza sektorea dugu"

Ataria 2018ko martxoaren 20a

'Gerra hemen hasten da' izenburua duen proiektuarekin dokumentala ari dira osatzen, Euskal Herriko armagintzaren historia kontatu, gaur egun egiten dena azaldu eta Bilboko portutik, esaterako, bidaltzen den bonba eta lehergai kopurua salatzeko. Joseba Sanz da proiektuaren bultzatzaileetako bat, bihar izango da Bidaiarien Txokoan, 20:00etan.

Bilbotarrak kontatu digunez, armagintzarako goi teknologiako konponenteak egiten diren 100 enpresa baino gehiagok osatzen duten industria dago Euskal Herrian. Bestetik, Bilboko portutik, esaterako, ateratzen diren lehergai eta munizioa ere aipatu ditu: "Saudi Arabiara bidaltzen da, eta hori Yemengo gerran erabiltzen da. 2017. urtean 12.000 bonba edo lehergai tonelada atera zen".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!