Gaurko Alegialdeko Hamaiketakoa saioan Altzon izango gara, atzo inauguratu baitzituzten Altzoko Handiaren inguruko baliabide berriak. Bestalde, Candido Etxeberriari elkarrizketa egingo diogu, Alegiako erretirodunen tabernan ikusgai baitaude bere lanak. Horrez gain zenbait albiste eta deialdiren berri emango dugu.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?