Gaurko Alegialdeko Hamaiketakoan Orendainen izango gara Kale baserriaren proiektuari buruz hitz egiteko. Bestalde, ostiralean Altzon egingo den Evaren alabak antzezlanaren berri izango dugu. Albizturren asteburuan lehenengo aldiz Udaberri Festak antolatu dituzte eta, besteak beste, prestatu duten egitarauaren berri izango dugu. Horrez gain, hainbat deialdiren berri emango dugu.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?