Pasahitza (zaharra)

Lan gatazkak, Amalur eta artea

Ataria 2018ko otsailaren 28a

Ataria irratiko goizeko magazina. Gaurkoan, Iker Ibarluzearen eguraldi iragarpena, lan gatazkei begira jarri gara, Asuncion klinikako langileek manifestaziora deitu dute gaurko, Tolosaldea Bus-eko langileak grebari ekingo diote eta udal eta Aldundiko langileek lanuzteak egingo dituztelako, Amalur jardunaldien errepasoa egin dugu eta Oskar Tenarekin zentsuraz aritu gara artearen txokoan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!