Pasahitza (zaharra)

Pentsioak, Katalunia, artea eta ama hizkuntzen eguna

Ataria 2018ko otsailaren 21a

Ataria irratiko goizeko magazina. Gaurkoan, Iker Ibarluzearen eguraldi iragarpena, Joxe Agustin Arrieta Harizpe jubilatu elkarteko lehendakariordearekin izan gara pentsioen inguruan hitz egiten, Joseba Landa ibartarra aritu zaigu Bartzelonatik azken egunetako giroaz, Yurre Ugarte Galtzaundi irakurle taldeko dinamizatzailearekin izan gara gaur duten saioaz, Saioa Etxegia izan dugu kale kantoitik, Oskar Tena artearen txokoan eta Igor Otxoa Oreka Tx taldeko kidearekin Tosta kantua entzun dugu. Gaur ama hizkuntzen eguna izaki aurkeztu dute, hainbat ama hizkuntzen artean, tartean euskara, burutu duten abestia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!