Hamaiketakoa

Anoetako 2018ko aurrekontu proposamena hizpide

Ataria 2018ko urtarrilaren 18a

Larunbatean aurkeztuko dute 2018ko aurrekontua Anoetako udaletxean egingo duten batzarrean. Aurrez hitz egin dugu Pello Estanga herriko alkatearekin. Bide batez, gaur Villabonako Gurea antzokian ikusgai izango den operaz hitz egin dugu eta Loatzo musika eskolak 15 urte bete dituela aipatu dugu. Saioa bukatzeko, Plazida Otañoko erakusketa gelatik egin dugu itzulia, Idoia Beratarbide artistarekin hitz egiteko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!