Eguraldi iragarpena

Egunak aurrera egin ahala hobetzera

Ataria 2018ko urtarrilaren 12a

Kaxkarretik hasi, baina aurrera egin ahala hobetzera egindu, arratsalde iluntze partean hego haizearekin ostarteak nagusituko direlarik. Asteburuan eguraldi kaxkarra dator. Larunbatean egunaren lehen zatian eutsiko dio, baina, eguerditik aurrera fronte bat sartu eta euri dezente utziko du gauera arte. Tenperaturak behera egingo du, eta elurraren maila 800 metroan kokatuko da. Igandean zaparrek jarraituko dute, eta tenperatura hotzak izango dira, 8-9 graduko maximekin. astelehenean egunaren lehen zatian euri pixka bat, baina, gero argitu egingo du eta ostarteak zabaldu hego haizearekin, tenperaturak ere zerbait igoz. Joerari dagokionez, aste euritsua espero da

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!