Jon Ijurko Etxerateko kidea izan dugu hilero moduan. Batetik, espetxeen bira eta Pariseko manifestazioaren balantze baikorra egin digu, aske geratu diren Txus Goikoetxea eta Andoni Goikoetxea presoez hitz egin digu, Ibon Iparragirre larri gaixo dagoen presoaz ere aritu da, eta abenduaren 24rako Tolosan eta Villabonan deitutako manifestazioez, 29an hileko azken ostiraleko elkarretaratzeez eta abenduaren 31ko Aiztondo bailarako udalek deitutako Villabonatik aterako den manifestazioaz ere aritu zaigu.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?