Ataria irratiko goizeko magazina. Gaurkoan, Iker Ibarluzearen eguraldi iragarpena, solasaldi politikoa Kataluniako hauteskundeen emaitzak aztertzeko Juan Inazio Hartsuaga antropologoarekin batera, Peio Atxukarro (PP) eta Cristian Fernandez (PSE), eta Axier Imaz eta Joseba Landa Bartzelonatik. Agendari begirada, Alain Rekondok 2017 urteko hamar film onene zerrenda ekarri digu, Ainhoa Zabalarekin biharko azokari begira jarri gara eta Jon Ijurko Etxerateko kidearekin igaro berri diren kartzelen bira eta Pariseko manifestazioa eta abenduan izango diren elkarretaratze eta manifestazioei begira jarri gara.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?