Ataria irratiko goizeko magazina. Gaurkoan, Iker Ibarluzearen eguraldi iragarpena, solasaldia gazteekin Xanti Nazabal eta Irati Olaetxearekin, agendari begiratua, komunikazio ez bortitzaren inguruan estreinatu dugu atala Elena Egigurenekin, Elhuyarren eskutik teknologia, zientzia eta euskara batzen dituen atala izan dugu Sario Jauregirekin, Kataluniara jo dugu Axier Imaz Atariako kirol kazetariren eskutik eta Olatz Godoy izan dugu kale kantoitik.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?