80ko hamarkada hasieran, Londreseko Blitz bezalako kluben inguruan sortutako musika mugimendua izan zen new romantic delakoa. Punkaren gainbeheraren ostean, glam-rockaren eraginpean, new wave estiloaren azpigenero bezala koka daiteke. Gitarra elektrikoen ordez, sintetizadoreen erabilera nagusitu zen musika hau landu zuten taldeen artean, eta batez ere, estetika jakin bat: askotan XIX. mende hasierako arropa, orrazkera estilizatuak, makillajea, gizon nahiz emakumeek erabiltzen zutena. Ultravox, Culture Club, Wham, Depeche Mode, Alphaville, OMD, Nena, Kraftwerk, A-ha, Spandau Ballet, Human League eta Yazoo bezalako taldeen musika entzun dugu gaurko Entzuteko Jaioak saioan.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?