Eguraldi iragarpena

Negu beteko giroa bueltan

Ataria 2017ko abenduaren 15a

Eguneko tenperatura altuenak lehen orduetan izango ditugu, eta pixkana hotzera egingo du egunaren bukaeran 6-7 gradu izango ditugularik. Euri dezente espero dugu, batez ere, egunaren lehen zatian, eta elurraren mailak ere behera egingo du

 

Larunbatean, eguraldi kaxkarrak jarraipena izango du. Zaparradak sarri botako ditu, batez ere, egunaren lehen zatian, eta egunaren amaierarako atertzeko joera hartuko du. Tenperaturari dagokionean, hotz mantenduko dira, 7-8 graduko altuenekin. Elurra 800-900 metroko mailan egingo du eguneko lehen zatian, eta iluntzean 600 metrora jaitsiko da, baina prezipitazio gutxiago espero da.

Igandean, eguraldia egonkortu egingo da, antizikloia sartzearen ondorioz. Hego haizea nagusituko da, baina, hotz egingo du, 7-8 gradu eguneko erdiko orduetan. Goi mailako hodeiren bat edo beste kenduta, eguraldi eguzkitsua izango dugu.

Astelehenean, eguraldi eguzkitsuak jarraipena izango du. Hori bai, goiza oso hotza izango da, eta orduek aurrera egin ahala, 7, 8 edo 9 gradu gehienera ere. Ekialdeko haizea eta zerua oskarbi mantenduko da. Joerari dagokionez, antizikloiaren babespean egonkor mantenduko dela dirudi. Euri kontu gutxi izango dugu, eta tenperatura zertxobait errekuperatuko da. Astebururako euria bueltan izango dugula dirudi.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!