Eskualdekoak ere, plazara

Rebeka Calvo Gonzalez 2017ko abe. 8a, 07:57
Alegiako Arantxa Iturbe 'Honetara ezkero' lana sinatzen.

Igandera arte luzatuko da Durangoko Azokaren 52. edizioa; oparoa da Tolosaldeko uzta, urtero bezala.

Euskal Herriko sortzaileen urteko plaza izaten da Durangoko Azoka. Argitalpen berrien azoka izatetik harago doan hitzordua da Durangokoa. 52. ediziorako Sormenaren Lurraldea DA! leloa aukeratu dute eta jada bisitari zein sortzaileak hasi dira azokako kaleetan gora eta behera. Eskualdetik ere bat baino gehiago gerturatuko da igandera arte Bizkaiko herrira, bai bisitari eta kontsumitzaile bezala, eta baita euren lanak erakustera ere.
Durangoko Azokak ekoiztetxe desberdinen standak biltzen ditu, baina baita bestelako ekintza paraleloak ere. Horietan ere izango dira Tolosaldeko sortzaileak.

Gaur Irudienean, 11:00etatik 12:30era, Altzoko Haundiaren inguruan sona lortzen ari den Handia filma izango da protagonista. Pelikularen efektua izango dute hizketagai Zinea Sortzenek antolatuta eta bertan Angel Aldanondo, Amaia Serrulla, Santi Leone, Iratxe Fresneda eta Zigor Etxestek hartuko dute parte.
Ahotsenean berriz, Adunako Beñat Igerabidek Geldialdi bakoitzean bere azken lana taularatuko du, 17:00etatik 17:30era. Eta Plateruenan Governos taldea ariko da 22:30etik aurrera.   

Larunbatean Ahotsenea Solasaldiak gunean Adunako Juan Kruz Igerabide idazleak Labur Txintan lanaz ariko da, 11:00etatik 11:25era. Eta Glaukoma taldeak ere kontzertua eskainiko du Plateruenan, 22:30etik aurrera.

Eskualdeko nobedadeak

LIBURUAK

Bonberenea (Tolosa).
Bonberenea. 20 urte bizirik (Bonberenea). Urki Kolinas Bonbereneako kideak idatzi du. Berriak liburua dela egindako erreportajea.

Maite Gurrutxaga Otamendi (Amezketa).
Tigre batekin bizi (Elkar). Haur eta gazte literatura. Ataria irratiko Pasahitza saioan izan zen Gurrutxaga.

Juan Kruz Igerabide Sarasola (Aduna).
Abezedario titirijario (Denonartean). Haur eta gazte literatura.
Euskal herrietako ipuinak (Denonartean). Haur eta gazte literatura.
Labur txintan (Pamiela). Narratiba.

Arantxa Iturbe Maiz (Alegia).
Honetara ezkero (Susa). Narratiba. Ataria irratiko Pasahitza saioan egindako elkarrizketa.

Joxemari Iturralde Uria (Tolosa).
Zatoz nirekin Santiago de Compostelara (Ibaizabal). Haur eta gazte literatura.

Karlos Linazasoro Izagirre (Tolosa).
6012 (Erein). Narratiba.


Joxe Manuel Odriozola Lizarribar (Altzo).
Nora goaz euskalduntasun honekin? (Elkar). Biografiak eta saiakera.


Garbiñe Ubeda (Ibarra).
Mejor me callo (Txertoa). Narratiba.

Iñaki Zubeldia Otegi (Ikaztegieta).
Haur literatura aztergai (Erein). Biografia eta saiakerak.  
Tenplarioen altxorra (Desclée de Brouwer). Haur eta gazte literatura.


ASTEKARIAK

Garbiñe Ubeda (Ibarra).
Ikusbera, 25. alea.


MUSIKA

Bi Bala.
Arazo modernoak (Bonberenea Ekintzak). Julen Goikoetxea bateria jolea alegiarra da. Hemen Atariak egindako elkarrizketaren bideoa.

Eraul.
Iraultza (Deierri). Lizartzako Garazi Esnaolak teklatuak jotzen ditu.

Beñat Igerabide (Aduna).
Geldialdi bakoitzean (Elkar). Igerabidek Ataria Irratiko Pasahitza saioan aurkeztu zuen diskoa, hemen elkarrizketa.

Kiliklon ekoizpenak.
1, 2, 3... hemen da Miru (Sointek Produkzioak). Haur musika. Sonia Ezkerra taldeko kidea tolosarra da.  

Governors.
Zero... (Baga-Biga musika ideiak). Ander Zubillaga gitarrista tolosarra da.

Pirritx, Porrotx eta Marimotots, Garratz eta Mingotsekin.
Borobilean (Katxiporreta). Haur musika. Aiora Zulaika Pirritx Tolosan bizi da eta Oihana Sanchez aktoreak ere parte hartzen du proiektuan. Ataria aurkezpenean izan zen.

Tenpora.
Itzulika (Batera ekoizpenak). Bost kideetako lau eskualdekoak dira: baxua Itsaso Etxebeste belauntzarrak jotzen du, gitar jolea Zizurkilgo Beñat Barandiaran da, abeslaria Elene Arandia ibartarra da eta teklatuak Juantxo Zeberio Etxetxipia tolosarrak jotzen ditu. Elene Arandia eta Itsaso Etxebeste Ataria Irratiko Pasahitza saioan izan ziren.

Vendetta.
Vendetta Remix-ak (Pott produkzioak). Durangoko Azokarako edizio berezia kaleratu dute. Bateria jolea Enrike Rubiños tolosarra da.

Iñaki Zabaleta.
Iñaki Zabaletak Ibar ixil batean CDa kaleratu du eta Juantxo Zeberio Etxetxipia tolosarrak egin ditu moldaketak.


BIDEOAK

Pirritx, Porrotx eta Marimotots.
Tipi-Tapa, Korrika! (Katxiporreta). Aiora Zulaika Pirritx Tolosan bizi da eta Oihana Sanchez aktoreak ere parte hartzen du proiektuan.


BESTELAKOAK


Pirritx, Porrotx eta Marimotots.
Borobilean puzzleak (Katxiporreta). Aiora Zulaika Pirritx Tolosan bizi da eta Oihana Sanchez aktoreak ere parte hartzen du proiektuan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!