Gaur goiz hotza izango dugu, izotz puntu batekin, behelainoa sor liteke, itxi samarra. Ondoren, kostako bazaio ere altxatuko du, gainontzeko orduetan, batez ere eguerditik aurrera giro eguzkitsua izango da. Ekialdeko haizea ibiliko da eta tenperaturak zertxobait irabaziko du. Bihar, hego haizea sartuko da indar pixka batekin eta tenperaturek beste koska bat gora egingo dute, 11 edo 12 gradura igoz. Zerua oskarbi mantenduko da eta goi hodei batzuk azalduko dira azken orduan.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?