Hamaiketakoa

Bi Bala taldekoek disko berria atera dute

Imanol Garcia Landa 2017ko azaroaren 24a

Gaurko Alegialdeko Hamaiketakoa saioan hainbat kontu izango ditugu. Batetik Bi Bala taldekoei egindako elkarrizketa entzungo dugu; bertakoa da Julen Goikoetxea alegiarra. Bestetik Ione Muxikari egindako elkarrizketa entzungo dugu, Alegian memoria historikoari buruz egiten ari diren lanaren inguruan. Kattalin Minerrekin ere ariko gara solasean, gaur Ikaztegietan eman behar duen mikromatxismoari buruzko hitzaldiaren inguruan. Eta Bertha Gaztelumendi ere Alegialdeko Hamaiketakoan entzungo dugu, Volar dokumentalari buruz hitz egiten. Alegialdean Bidania-Goiatzen eta Alegian emango dute dokumentala.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!