Larunbatean abiatuko da Larraulgo kultur astea. Cristian Pizarro kultura zinegotzia aritu zaigu hizketan antolatutako ekimenez. Horrekin batera, Mikel Ayestaranekin ere hitz egin dugu, aurreko ostiralean Donostian geomatikaren inguruan antolatutako jardunaldi batzuen antolatzaile aritu baita. Berdintasuna gizonen ardura ere badela adieraziz bilera egin zuten Anoetako 25 gizonek Mikel Otxotorenarekin. Bertan parte hartu zuen Iker Etxeberriak azaldu digu bertan ikasitakoa.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?