Paula de Pozo eta Izaro Perurena Behobia Gazteako podiumean

Ataria 2017ko azaroaren 13a

Behobia Gaztea lasterketako jubenilen eta seniorren mailan, lehen postuak lortu dituzte Izaro Perurenak eta Paula del Pozok.

Behobia Gaztean lasterketa ere izan zen atzo, eta eskualdeko bi korrikalarik podiuma egin zuten. Neska Jubenilen Podiumean, Paula del Pozo alegiarrak lehen postua lortu zuen. Naia Saez eta Miriam Etxezarretak lortu zituzten bigarren eta hirugarren postuak, hurrenez hurren.

 

Nesken Junior Podiumean, berriz, Izaro Perurena tolosarrak lehen postua lortu zuen eta Leire Merasek eta Marta Martín-Morak osatu zuten podiuma.

 

Iraitz Arrospide billabonatarrak, berriz, hirugarren postua lortu du lasterketan; 1:02:39 minutu behar izan ditu lasterketa burutzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!