Iraitz Arrospide billabonatarrak hirugarren postua lortu du Behobia-Donostia lasterketan

Ataria 2017ko azaroaren 13a

Iraitz Arrospide billabonatarrak denbora bikaina egin du Behobia-Donostia lasterketan.

1:02:39 denbora egin du billabonatarrak eta Castillejo irabazleak baino bi minutu eta bi segundo gehiago behar izan ditu lasterketa burutzeko. Lehen eskualdeko emakumezkoa Oiana Ortiz tolosarra izan da 1:21:43 denborarekin –12. postua lortu du emakumezkoen sailkapenean–.

Unai Arroyo tolosarrak, berriz, zortzigarren postua lortu du sailkapen orokorrean 1:04:10 denborarekin –eskualdeko bigarren gizonezkoa–, eta Iker Pagola tolosarra izan da eskualdeko hirugarrena 1:09:48 denborarekin.

Lourdes Colomo eta Ainhoa Lekuona izan dira eskualdeko podiuma osatu duten bi emakumezkoak; 1:23:44 eta 1:25:37 denborak behar izan dituzte, hurrenez hurren.

Carles Catillejo eta Aroa Merino, irabazleak 

1:00:37 denbora behar izan du Castillejok ibilbidea lasterketa egiteko, eta 11 minutu geroago iritsi da Aroa Merino, aurreneko emakumezkoa.

 

ESKUALDEKOEN SAILKAPENAK

Gizonezkoak:

1- Iraitz Arrospide: 1:02:39

2- Unai Arroyo 1:04:10

3- Iker Pagola 1:09:48

 

Emakumezkoak:

1- Oiana Ortiz 1:23:43

2- Lourdez Colomo 1:23:44

3- Ainhoa Lekuona 1:25:37

 

Eskualdekoak, Behobia Gazteako podiumean ere

Behobia Gaztean lasterketa ere izan zen atzo, eta eskualdeko bi korrikalarik podiuma egin zuten. Behobia Gaztea lasterketan, Paula del Pozo alegiarrak eta Izaro Perurena tolosarrak lehen postuak lortu zituzten jubenil eta senior mailan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!