Bertsolari Txapelketa Nagusia 2017

Mendiluze eta Iguaran, bigarren itzulirako lehian

Jon Miranda Labaien 2017ko aza. 10a, 07:31

Igandean Durangon Txapelketa Nagusiko finalaurrekoen lehen itzuliko azken saioan ariko dira eskualdeko bi bertsolariak.

Irurarraz eta amasarraz gainera, Iñaki Apalategi, Jon Maia, Miren Amuriza eta Miren Artetxe igoko dira Landako gunean jarriko den oholtza gainera, 17:00etatik aurrera. Sarrera guztiak aurrez amaitu direnez, igandean ez da leihatilarik irekiko.

Saioa irabazten duen bertsolariak bigarren itzulirako zuzeneko txartela eskuratuko du, eta abenduaren 2an Iruñean izango den azken finalaurrekoan kantatuko du. Aurrez, azaroaren 19an Amurrion eta azaroaren 26an Donibane Lohitzunen ospatuko dira finalaurrekoak eta horietan kantatzeko sailkatuta daude Sustrai Colina, Maialen Lujanbio eta Beñat Gaztelumendi.

Lau bertsolari horiekin batera, finalaurrekoen bigarren itzulira sailkatuko dira beste 14. Beraz, finalaurrekoen bidea abiatu zuten 24 bertsolarietatik sei geratuko dira aurrera egin ezinik. Horietako bat izango da, Beñat Iguaran amasarra.

Aitor Mendiluze, 2013ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalista izateagatik (laugarren sailkatu zen) zuzenean sartuko da, orain, finalaurrekoetan. Oihana Iguaranek, berriz, final-laurdenetan abiatu zuen txapelketa eta Leitzako saioa irabazi eta gero sailkatu zen igandean Durangon jokatuko den finalaurrekora.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!