Ataria irratiko goizeko magazina. Gaurkoan, Iker Ibarluzearen eguraldi iragarpena, LAB sindikatuko Haizea Mendiarekin hitz egin dugu 'Lan duina bizi duina' ekimenaren inguruan, Egoitz Luisa Sare elkarteko kidearekin aritu gara, besteak beste, gaurko deitu duten giza katearen inguruan, Joseba Landa izan dugu Bartzelonatik, Karlos Linazasoro kale kantoitik, Jon Zubeldia Tolosaldea Garatzeneko ekintzailetza saileko teknikaria izan dugu, Oskar Tena artearen txokoan.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?