Udazken ukituko eguraldiarekin jarraituko dugu, baina, arratsaldean ezegonkortasuna areagotuko da, eta zaparradak ere espero dira iluntzean. Bihar, negu ukitua hartzen hasiko da eguraldia, hodei ugarirekin eta eguerditik aldera euriarekin ere bai eta tenperatura bajuekin. Igandean, euria izango da protagonista, tenperatura bajuekin batera. Aralarko tontor altuenetan elurra ere espero da. Astelehenean eguneko lehen zatian zaparradek eta hotzak jarraitu, baina, gero atertuz eta ostarteak zabalduz joango dira. Astearen joerari dagokionean, astearen erdialdera euria egingo du, eta asteburuan negu ukituko eguraldiak jarraipena izango du.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?