Hamaiketakoa

Altzoko turismo plana hizpide

Imanol Garcia Landa 2017ko urriaren 27a

Gaurko Alegialdeko Hamaiketakoa saioan, hainbat gai izango ditugu. Batetik Goiatzen izango gara, Dendale taberna-jatetxearen arduradun berriarekin hitz egiteko. Bestalde, Altzon izango gara, turismo planaren inguruan egindako agerraldiaren berri izateko. Mikel Markezek kontzertua emango du gaur Alegian eta berarekin hitz egingo dugu. Alegian izanik, beste gai bati buruz ere hitz egingo dugu, Txintxarriak Martxan egitasmoaren bigarren denboraldiari buruz, hain zuzen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!