Hamaiketakoa

Asteasuko Elizmendiko erlojua berrituko dute

Ataria 2017ko urriaren 24a

Aiztondo bailaran eta Anoetaldean bildutako uztarekin osatu dugu aste honetako Hamaiketakoa. Besteak beste, Aiztondora eguna aipatu dugu, aurreko larunbatean Zizurkilen ospatu zena. Anoetan, berriz, azaroaren 4an eta 18an egingo dituzten saio parte hartzaileei buruz ere hitz egin dugu, euskararen inguruan hausnartzera deitu baitituzte herritarrak. Asteasun, amaitzeko, elizako kanpandorrean zegoen erlojua, 1897. urtekoa, berrituko dute auzolanean. Aurreko ostiralean jaitsi zuten kanpandorretik eta Asteasuko alkatea aritu zitzaigun horren inguruan hizketan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!