Aurreko mendeko 70eko hamarkadan arrakasta izan zuen rock progresiboaren mugimenduari begiratu diogu Entzuteko Jaioak saioan. Erresuma Batuan sorburua izan zuen generoak Pink Floyd, Genesis, Yes edota Moody Blues bezalako taldeekin. Euskal Herriko musikari gazteak ez ziren eragin horretatik kanpora geratu eta 1975ean Errobik kaleratutako diskoaren ondoren, ugaldu egin ziren musika klase hori landu zuten taldeak. Horietako batzuk (Lisker, Enbor, Koska eta Sakre) bildu ditugu gaurko saioan.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?