Txoriek kriskitinik joko balute

Itzea Urkizu Arsuaga 2017ko urriaren 23a

Joan den larunbatean jokatu zuten Euskal Herriko 41. dantza txapelketa, Seguran; Tolosaldeko bi ordezkariek podiumeko lehen bi postuak eskuratu zituzten.

Txoriek kriskitinik joko balute, joan den larunbateko oholtza gaineko dantzarien antza lukete; edo, alderantziz. Euskal Herriko 41. dantza txapelketak hartu zuen, beste urtebetez, Segurako Baratze pilotalekua, eta eserleku nahiz harmaila guztiak bete ziren, hamahiru bikote parte hartzaileren pauso, oihu eta ahaleginak ikusteko.

(Bideoa: GOIERRIKO HITZA)

Tolosaldeak bi ordezkari zituen lehian, eta lan bikaina egin zuten biek ere, lehenengo bi postuak eskuratuz: Xabier Artola irurarrak eta Idoia Besada pasaitarrak irabazi zuten, bigarrenez jarraian, Irurako udalerria ordezkatuz; Ane Urruzola billabonatarrak eta Iker Sanz lezotarrak, berriz, bigarren postua lortu zuten. Podiuma osatuz, Amets Amubieta eta Larraitz Larrañaga azpeitiarrak sailkatu ziren, sueltoko lehiaren hitzordu garrantzitsuenean.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!