Bi dantzarik ordezkatuko dute Tolosaldea, Segurako suelto txapelketan

Tolosaldeko Ataria 2017ko urriaren 20a

Bihar izango da hitzordua, 18:00etan, Baratze pilotalekuan; 13 bikote ariko dira lehian.

Euskal Herriko 41. dantza txapelketak hartuko du kultur asteburua, Segurako Baratze pilotalekutik. Hamahiru bikote ariko dira oholtzan, fandango eta arin-arin bana dantzatuz, eta Tolosaldeak bi ordezkari izango ditu.

Batetik, Xabier Artola irurarra ariko da, Idoia Besada pasaitarrarekin batera; iaz txapeldun izan ziren. Bestetik, Ane Urruzola billabonatarrak Iker Sanz lezotarrarekin irtengo da taula gainera.

18:00etan hasita, hamahiru bikoteren dantza saioak ikusteko aukera izango dute ikusleek, eta sarreren leihatila 16:30ean zabalduko dute. Urteroko moduan, ETB 1ek gauean eskainiko du txapelketako saioa.

Parte hartzaileak:

  1. Ekain Uzkudun - Laura Bastida                  AZPEITIA
  2. Xabier Artola - Idoia Besada                       IRURA-PASAIA
  3. Mikel Subinas - Maite Beobide                  AZPEITIA
  4. Iker Sanz - Ane Urruzola                             LEZO-VILLABONA
  5. Julen Murgiondo - Saioa Galarraga           BERGARA
  6. Gorka Kerejeta - Leire Eizmendi                AZPEITIA-ERREZIL
  7. Irati Aranguren - Leire Urresti                     AZPEITIA-GETARIA
  8. Amets Amubieta - Larraitz Larrañaga      AZPEITIA
  9. Julen Berrondo - Nagore Berrondo           ERREZIL
  10. Jon Ander Iriondo - Maider Arrieta            AZPEITIA
  11. Beñat Olano - Amaia Uralde                      GASTEIZ
  12. Pierre Latasa - Miren Arbelbide                  URRUÑA-MIARRITZE
  13. Gorka Etxeandia - Sara Chaves                   GASTEIZ
 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!