Xabier Artola berriro ere txapeldun Seguran

Ataria 2017ko urriaren 21a

Argazkia: Goierriko Hitza

Euskal Herriko 41. Dantzari Txapelketa jokatu da arratsaldean. Idoia Besada pasaitarrak eta Xabier Artola irurarrak iazko garaipena errepikatu dute. Bigarren saria Iker Sanz lezoarrak eta Ane Urruzola billabonatarrak eraman dute.

Irabazleek lau bidaia jaso dituzte sari, eta Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarreko garaikurra, Gipuzkoako Foru Aldundiaren saria –oroigarria–, txapela, lepokoa, Nestor Basterretxearen eskultura eta 800 euro.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!