Argi/Itzalak

Ataria 2017ko urriaren 19a

Argia eta itzala, aurpegi beraren bi alde, molde. Eta bata molda daiteke itzalpetik hobe, argirik ez dagoenean ere itzala uzten. Argia izaten». Horrela gorpuztu du Olatz Artola bideogileak, Argi/Itzalak saioaren aurkezpena.

Argi/Itzalak ez da paperera mugatuko: saio multimedia izango da. Ataria.eus webgunean bideoz jarraitu ahal izango da eta irratian ere bere espazio propioa izango du. Honela, kulturaren argi-itzalak eta norberaren arrakalak ekarriko ditu aurrerantzean ATARIA-k, itzaletik argitara.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!